Araba Marketeko +8 txekeak

ONURADUNAK

Erronka Demografikoaren Zuzendaritzak ezarritako bitartekoen eta bideen bidez salgai jarriko dituen +8 txekeetako bat eskuratzen duten 18 urtetik gorako pertsona fisikoak hartuko dira programa honen onuraduntzat.

+8 txekeen banaketa NAN zenbaki bati lotuta egingo da; horrela, zenbaki bakoitzeko 10 +8 txeke erosi ahal izango dira guztira.

DIRUZ LAGUNDU DAITEZKEEN GASTUAK ETA +8 TXEKEEN BALIOA

+8 txeke-mota bakarra, jarduera guztietarako balio du.

  • +8 TXEKEAREN PREZIOA: 12,00 euro
  • Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren EKARPENA: 8,00 euro
  • +8 TXEKEAREN BALIOA GUZTIRA: 20,00 euro

Bezeroak 12 euro ordainduko ditu eta dendak 20 euro jasoko ditu (gainerako 8 euroak Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak jarriko dituzte).

+8 TXEKEAK ESKURATZEA ETA ORDAINTZEA

Kanpainaren hasieratik, herritarrek +8 txekeak erosi ahal izango dituzte:

  • Online, Txekeen Kanpaina abian jarri aurretik iragarriko den plataforma digital baten bidez.

+8 txekeak erosten diren unean ordaindu beharko dira.

PROGRAMARI ATXIKITAKO NEGOZIO BAKOITZARI ESLEITUTAKO + 8 TXEKE KOPURUA

+ 8 txekeen hirugarren edizioak 12.500 deskontu-txeke edukiko ditu.

Lurralde osoan banaketa optimoa lortzeko:

  • +8 txekeen programari atxikitako negozio bakoitzak 188 deskontu-txeke ditu gehienez esleituta lehen edizio honetan; 1.504 euroko dirulaguntzaren pare da hori.
  • +8 txekeen 188ko muga horretara iritsita, negozioek ezingo dute +8 txeke gehiago onartu, trukatzeko.

+8 TXEKE-KANPAINAREN IRAUPENA

  • Hirugarren edizioa: 2023eko ekainaren 15etik aurrera Txekeak amaitu arte.
  • Txekeak amaitu arte
  • Azken eguna:
    Txekeen erosteko: 2023eko abenduaren 30era arte
    Txekeak trukatzeko: 2023eko abenduaren 30era arte

Hala ere, AFAk programaren indarraldia luzatu ahal izango du, behar bezala justifikatutako interes publikoko arrazoiak badaude.

PARTE HAR DEZAKETEN NEGOZIOAK

ARABAKO ETA TREBIÑUKO LANDA-INGURUNEA

1. Pertsona autonomoak eta mikroenpresak

Autonomoak eta mikroenpresak, baldin eta beren enpresa-jarduera Arabako eta Trebiñuko landa-ingurunean kokatuta badaude eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigraferen batean alta emanda badaude. Epigrafe horiek 1. eranskina webgunean aipatzen dira.

Salbuespenez, parte hartu ahal izango dute eranskin horretan adierazitakoez bestelako talde eta/edo epigrafeetan dauden negozioek, baldin eta Arabako Foru Aldundiak irizten badio haien ezaugarriak eta jarduera bat datozela programa honen izaerarekin eta helburuekin.

Zure jarduera ekonomikoaren tipologia dela-eta zalantza baduzu ea zure negozioa inskriba dezakezun, galdetu ezazu zure kuadrillan.

2. Zer da mikroenpresa?

a) Ustiapen ekonomikoa egitea.

b) Bere aktiboa edo eragiketa-bolumena 2 milioi eurotik gorakoa ez izatea.

d) Bere plantillaren batez bestekoa 10 langile baino gehiagokoa ez izatea.

3. 5.000 biztanletik beherako biztanleguneak

Autonomoek eta mikroenpresek 5.000 biztanletik beherako biztanleguneetan eduki behar dute negozioa.

PARTE HARTZEKO PROZEDURA

Araba Market +8 txeke programa Araba Market erakusleiho-plataforman izena eman duten negozioei zuzenduta dago soilik.

Kanpainan parte hartzeko, negozioak edo establezimenduak honako hauek egin beharko ditu:

  • Zure negozioa Araba Marketen inskribatzea eta izena emateko formulario elektronikoa betetzea eskatutako datu guztiekin.
  • +8 txeke-programari atxikitzeko eskatzea, formulario elektroniko horretan dagokion atalean.
  • +8 txeke-programari atxikitzean, negozioak edo establezimenduak bere gain hartzen ditu 2. Eranskinean adierazten diren konpromisoak.
  • Atxikipena doakoa da.