Landa-negozioak

Zer da Araba Market?

Arabako landa-eremuko negozioen erakusleiho-plataforma

Erronka demografikoari aurre egiteko tresna, Arabako Foru Aldundiak eta lurraldeko kuadrillek sortua

Helburu nagusi hauek ditu:

1

Landa-eremuko Araban jarduera ekonomikoa garatzen duten negozioei eta profesionalei sustapen-kanal bat ematea, salmentak handitzeko aukera eta ikusgarritasun handiagoa izan dezaten.

2

Arabako landa-inguruneko bizimoduaren abantailei buruz sentsibilizatzea.

3

Landako Araba sustatzea, lan egiteko eta ekiteko ingurune natural gisa.

Landa-merkataritza

Zer abantaila ditu?

Landa-inguruneko negozioetarako

1Zure doako erakusleihoa Interneten

Araba Market plataformak zure negozioaren erakusleiho guztiz doakoa gaituko du Interneten, eta sustapen-ekintzak egingo ditu sare sozialetan, zure negozioaren ikusgarritasuna areagotzeko.

2Zure orri pertsonalizatua plataforman

Inskribatutako negozio bakoitzak orrialde bat izango du Araba Market plataforman, zure erakusleihoa pertsonalizatu ahal izateko zure produktu edo zerbitzuak sustatuz, mezu, argazki, bideo eta abarren bidez.

3Bonuak, zure salmentak handitzeko

Araba Market programan inskribatzen bazara, Araba Market Bonuen programaren onuradun izango zara. Zure negozioak 20 € irabaziko duzu, eta zure bezeroak 12 € ordainduko du.

Informa zaitez hemen

JENDEARENTZAT

1Arabako landa-inguruneko produktuak sarbide erraza

Zuzeneko sarbidea tokiko produktuetarako eta orain arte gutxi ikusten ziren kalitatezko zerbitzuen eskaintza handira. Arabako landa-ingurunearen iraunkortasunari laguntzeko balio erantsiarekin.

2Erosketak eroso egitea

Erosketak eroso egin ahal izango dituzte Arabako eta Trebiñuko udalerrietako produktu- eta zerbitzu-kategorien araberako bilatzaile baten bidez.

3Erosketetan %40 aurreztea

Araba Market abian jartzeko kanpainan, publikoak 20 €-ko bonuak erabil ditzake 12 €-ren truke, Araba Marketen izena eman duten negozioetan erosketak egiteko. Bezero bakoitzak gehienez 10 bonu erabil ditzake.

Bonu-kanpainaren iraupena:

  • Izakinak agortu arte
  • Epemuga:
    Bonoen erosketa: 2021eko abenduaren 24era arte
    Bonu-kanjeoa: 2021eko abenduaren 30era arte

Arabako herrien merkatua

Araba Marketek Arabako landa-ingurunearen kalitatea proiektatzen du, beren jarduerarekin beren herriak bizirik mantentzen laguntzen duten pertsonen bidez. Horregatik, Araba Marketen inskribatutako negozio bakoitzaren azalean pertsonak agertzen dira, izen komertzialarekin batera, Arabako aberastasunik handiena, zalantzarik gabe. Araba Marketen izena emanda dauden negozio batzuen azaleko argazkia duzu hemen. Hurrengoa zurea izatera gonbidatzen zaitugu.

Artea

Artea

Upeltegia

Upeltegia

Landetxea

Landetxea

Fisioterapia

Fisioterapia

Baserri-eskola

Baserri-eskola

Moda

Moda

Okindegia

Okindegia

Ile-apainketa eta estetika

Ile-apainketa eta estetika

Produktu ekologikoak

Produktu ekologikoak

Gaztak eta eztia

Gaztak eta eztia

Sagardotegia

Sagardotegia

Supermerkatua

Supermerkatua

Abentura Turismoa

Abentura Turismoa

Mintegia

Mintegia

Nork eman dezake izena?

ARABAKO ETA TREBIÑUKO LANDA-INGURUNEA

1Pertsona autonomoak eta mikroenpresak

Autonomoak eta mikroenpresak, baldin eta beren enpresa-jarduera Arabako eta Trebiñuko landa-ingurunean kokatuta badaude eta jarduera ekonomikoen gaineko zergaren epigraferen batean alta emanda badaude. Epigrafe horiek 1. eranskina webgunean azaitzen dira.

2Zer da mikroenpresa?

a) Ustiapen ekonomikoa egitea .
b) Bere aktiboa edo eragiketa-bolumena 2 milioi eurotik gorakoa ez izatea.
d) Bere plantillaren batez bestekoa 10 langile baino gehiagokoa ez izatea.

35.000 biztanletik beherako biztanleguneak

Autonomoek eta mikroenpresek 5.000 biztanletik beherako biztanleguneetan eduki behar dute negozioa.

ERANSKINAK

1. eranskina
Araba Market-en eta deskontu bonuen programan inskriba daitezkeen jarduera ekonomikoak

Deskargatu pdf-a

2. eranskina
Araba Market deskontu bonuen programarako aurkeztu beharreko agiriak

Deskargatu pdf-a

Salbuespenez, parte hartu ahal izango dute eranskin horretan adierazitakoez bestelako talde eta/edo epigrafeetan dauden negozioek, baldin eta Arabako Foru Aldundiak irizten badio haien ezaugarriak eta jarduera bat datozela programa honen izaerarekin eta helburuekin.

Zure jarduera ekonomikoaren tipologia dela-eta zalantza baduzu ea zure negozioa inskriba dezakezun, galdetu ezazu zure kuadrillan.

Zer behar duzu izena emateko?

Helbide elektroniko bat, harremanetarako datuak eta plataforman argitaratzea nahi dituzun irudiak eta informazioa beharko dituzu. Inprimaki elektronikoak laguntza-sistema bat eta adibideak eskainiko dizkizu, urratsez urrats, hura betetzeko eta zure irudiak bidaltzeko. Gainera, laguntza behar baduzu, laguntza teknikoko telefonoarekin jar zaitezke harremanetan.

Honako hauek aurkeztu beharko dituzu:

Negozioko pertsona baten edo batzuen argazkia (webgune honetan agertzen direnen antzekoa), produktu eta zerbitzuen bilaketetan aurkezpen gisa ager dadin negozioaren eta herriaren izenekin batera.

Zure jarduerari eta produktuei buruzko informazio komertziala, eta publikoarekin harremanetan jartzeko datuak, eskaerak egin diezazkizuten.

Gainera, aukera izango duzu:

Negozioaren orrialde pertsonalizatuan agertzea nahi dituzun irudiak, bideoak eta mezuak erakusteko.