ARABA MARKET
Araba Market 5.000 biztanle baino gutxiagoko Arabako herriguneetan kokatutako negozioen erakusleiho plataforma da. Erronka demografikoari aurre egiteko tresna da, eta Arabako Foru Aldundiak eta lurraldeko kuadrillek sortua.
Helburu nagusiak hauek dira:
- Landa-eremuko Araban jarduera ekonomikoa garatzen duten negozioei eta profesionalei sustapen-kanal bat ematea, salmentak handitzeko aukera eta ikusgarritasun handiagoa izateko.
- Arabako landa-inguruneko bizimoduaren abantailei buruz sentsibilizatzea.
- Landako Araba sustatzea, lan egiteko eta ekiteko ingurune natural gisa.
ARABAKO LANDA-INGURUNEKO MERKATUAK
Kontsumo arduratsua
Arabako landa-inguruneak eskaintzen dizkizun produktuak eta zerbitzuak erosten badituzu, ingurune naturala errespetatzen duten jarduera ekonomikoen iraunkortasunari laguntzen diozu, bai eta Arabaren esentziaren iraupenari ere, haren jatorria eta sustraia bertako herrietan eta jendearen bizi-kulturan baitago.
Zure erosketa solidarioarekin bizi-kalitatea oparitzen diozu zure buruari:
- Jakiak eta edariak, ezaugarri natural bikainak dituztelako, euskal sukaldaritza handiaren despentsaren ezinbesteko parte dira.
- Arabako landa-eremuko adituen eta profesionalen produktu esklusiboak eta beren ezaguera.
Arabako ingurune natural aparta bisitatzen baduzu, kalitatezko zerbitzu eta baliabideen eskaintza aurki dezakezu Araba Marketen, zure egonaldiaz erabat gozatzeko.