Alderantzizko bidea: multinazionaletik okindegira

Alderantzizko bidea: multinazionaletik okindegira

Azaroa, 2021

Nacho Beltran de Herediak Zigoitia utzi zuenean Bartzelonara joateko, ezin zuen imajinatu urte batzuk geroago Bartzelonak emandako aukera profesional zoragarria utziko zuenik, bere sustraietara itzultzeko eta mendia birkonkistatzeko.


Hori bai, ez zuen bakarrik egin. Bere bikotekidearekin itzuli zen, Annarekin, bien lantoki zen multinazionalean ezagutu zuen bartzelonarrarekin, eta bere alabekin, Mariarekin eta Amaiarekin, garai hartan oraindik haur zirenekin. Natura eta lasaitasun irrikaz, Maeztun kokatu zen familia, eta Mendialdeko ogia ireki zuen, inguruko irinekin egindako ogi kalitatezkoa, ekologikoa eta jasangarria eskaintzeko. Araba Marketen euren istorioa partekatu nahi izan dugu.


Prousten magdalena berria


Goizeko bederatzi eta erdietan irekitzen ditu ateak Mendialdeko ogiak. Baina, zorionez, ogi egin berriaren usain gozoa askoz lehenago igotzen da Geltoki kaletik, Maeztuko biztanleak esnaraziz. "Prousten Magdalena" izeneko efektuak bezala, benetako ogiaren lurrinak, labean egurrarekin egindakoarenak, iraganeko oroitzapenak ekartzen ditu gogora, ogi artisau eta ekologikoaren lantegi txiki honetara hurbiltzera gonbidatuz, non, usainaz gain, Beltran de Heredia-Montserrat familiaren eta bi langileen irribarreak diren bigarren ekarpen publizitarioa.
Gogoko dute egiten dutena, eta nabaritu egiten da, bai giroan, bai azken produktuan. Izan ere, Mendialdeko ogian ez da ogi goxoa bakarrik egiten, 800 bizilagunei ezinbesteko zerbitzua ematen zaie eta, Annak dioen bezala, bizia ematen diote herriari. Arabako udalerrietan eguneroko ogia baino garrantzitsuagoa den bizi hori.
Mendialdeko ogiak erakusten du familia bat hutsetik has daitekeela, hasieran ezagutza handirik gabe, eta maitasunaren eta konpromisoaren bidez, arrakasta lor dezakeela. Izan ere, asteburu batzuetan, esku-hutsik alde egin behar izan dute zenbait bezerok WhatsApp bidez ogi bat ez erreserbatzeagatik. Horixe du artisau-ekoizpenak: lantegi txiki eta xume horretan, eskuz egiten dira lan asko. Beti egin diren bezala. 


Bihotzarekin ekin


Familia Maeztun kokatu zenean, nora zihoan ondo jakin gabe eta ekiteko asmoz, garrantzi handiagoa eman zion helburuari proiektuari berari baino. Annak eta Nachok lurrari lotzea zuten helburu, eta munduari zerbait ona ematea, aldi berean ingurune hurbilenarentzat onuragarria izango zena. Lagun on batek eman zien ogia egiteko ideia. 
Bikoteak autodidaktatzat eta jakin-minezkotzat du bere burua, eta berehala ekin zion horri, prozesu sinple baina geldo bat garatzen ikasita. Pixkanaka-pixkanaka, pertseberantziaz, ilusioz eta auzokide berrien laguntzaz, Maeztu ez ezik, eskualde osoa ere ogiz hornitu dute. Gasteizen ere hainbat saltoki dituzte.
Mendialdeko ogian egiten diren ogi motak hartzidura motelekoak dira, eta puntu probiotiko bat dute, errazago digeri daitezen egiten dituena. Probatu dituztenek badakite oso elikagarriak direla, hezetasuna mantentzen dutela eta oso ondo irauten dutela zenbait egunez. Añanako gatza ere ezin da falta elikagai jatorrak, tokikoak eta jasangarriak egiteko, az baitute ingurumenari kalte egiten dioten konposatu kimikorik.
Gainera, bikoteak apustu sendoa egin du Arabako laborantzaren eta inguruko gari barietate zaharrak berreskuratzearen alde, eta, besteak beste, Adana edo Salcedo herrietako irinak erabiltzen dituzte. Annak eta Nachok beren lantegiari lehengaia ematen dioten baratzezainekin eta dendako salmahaian dituzten produktuen ekoizleekin topo egin eta solasean arituz gozatzen dute, ikusgarritasun handiagoa izaten laguntzeko.


Mendiaren birkonkista 


Mendian ekitearen abantailetako bat denboraren luxua da. Pertsiana bota orduko, familiak ingurune natural paregabeaz gozatzen du, opor-lekuaren antzekoenaz, non erlojuak polikiago egiten duela aurrera dirudien, hiriko zalapartatik urrun. Dena eskura dute, eta Maeztun aurkitu duten komunitateak oso harrera ona egiten die. Beren lana bizimodu bihurtu dute, eta alderantziz, gauzak beste modu batera egin daitezkeela sinetsita daudelako.
Baina Mendialdeko ogiko arduradunek ez dute merkatua bereganatzeko ametsik egiten, alderantziz: lankidetza eta elkarlana dira beren balioetako bi. Lurraldean zenbat eta okin txiki gehiago egon, orduan eta hobeto. Sare gehiago sortu ahal izango dituzte euren artean, inspiratzeko eta produktuen kalitatea hobetzeko, ekonomia zirkularra bultzatzeaz gain.
Beren okindegi xarmagarritik, herriak eta mendia euren ideia eta negozioekin birkonkistatzera animatzen dituzte Nachok eta Annak beste pertsona batzuk, balantza orekatu eta landa ingurunea biziarazteko, hiriak deskongestionatu eta jaten ematen baitie.


Jardunbide egokien eredu bat landa-ekintzailetzan


Gaur egun, zortzi urtez pazientziaz, dedikazioz eta mimoz aritu ondoren, landa-ekintzailetzako jardunbide egokien estatuko eredurik onenetako bat izateko hautatu da nekazaritza-ekologiako proiektua. Orain dela gutxi, Landa Sare Nazionalaren ekimena den "Hiri-ingurunetik landa-ingurunera: biztanle berrien ekintzailetza-jardunbide egokiak" kanpainan aitortu da horren lan eta jardunbide egokia. 
 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut