Eskerrik asko!

Eskerrik asko!
2022ko ekaina

Milaka pertsonak zuzenean lagundu dute, Araba Market +8 txekeak erosita, Arabako herri txikien biziraupenari eta gure landa-inguruneko bizi-kalitatearen potentzialari eusteko beste urrats bat ematen.

Agortu egin dira Araban landa-kontsumoa sustatzeko eta dinamizatzeko 18.750 Araba Market +8 txekeak, Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak diruz lagundutako programakoak. Erositako +8 txeke guztiak gastatu ez dituztenek abenduaren 30era arte erabil ditzakete, trukatzeko deskontu-txekeen kupora iritsi ez diren Araba Market establezimenduetan. Esteka honetan kontsulta dezakezu negozio-zerrenda.

Honako hauek iritsi dira landa-negozio bakoitzari esleitutako txeke-kupora: liburu-dendak, ile-apaindegiak, pertsonak zaintzeko establezimenduak, hala nola fisioterapia, optika, farmazia, maskoten ongizaterako direnak, belar-dendak, moda- eta artisautza-dendak, bai eta kalitate ukaezineko bertako produktuekin lotutako beste jarduera tradizionalago batzuk edo ostalaritzako eta turismo jasangarrikoak ere, jakina. Araba Marketen erakusleihoak landa-eremuko Araban sortzen diren produktu eta zerbitzuen aniztasuna erakusten du, eta ez dezagun ahaztu biztanle gutxiko herrietako negozioak direla. Beste negozio-jarduera dezente gehitu behar zaizkio horri; izan ere, 156 establezimendu baino gehiagotan eta ia ehun herri txikitan trukatu dira deskontu-txekeak.

Dinamizazio horrek Arabako Lurralde Historikoan suposatzen duen oxigeno-baloiaz harago 
–diskretua eta momentukoa, makroekonomiari dagokionez bakarrik balioetsiko bagenu–, bi indargune ere adierazten ditu +8 txeke programaren arrakastak, eta epe ertainean gure esentziaren eta nortasunaren parte diren herriak despopulatzeko eta desagertzeko dauden benetako arriskuei aurre egiteko aukera bihur daitezke.

Indarguneetako bat da landa-inguruneko Araba ingurumen-balio handiko ingurunea izatea espazio antropiko gisa, konektatua eta erakargarria, eta mota guztietako ekimenek dutela lekua bertan, bai gure natura pribilegiatuari lotutako gure ondarea eta landa-ondarea bizirik mantentzera bideratzen direnak, bai ekimen tradizionalenekin modu sinbiotikoan bizi diren ekimen ekintzaile berriak. Bi ikuspegi horien arteko integrazioa eta harremana izango da landa-eredu jasangarriagoa marraztu eta eraikiko duena: Arabako landatartasun berria.

Beste indargunea pertsonak dira. Gero eta gehiago dira kontsumo arduratsua egiten dutenak, ingurumena errespetatzen duten hurbileko produktu eta zerbitzuetan oinarritutakoa. Eta, era berean, gero eta gehiago dira finkatu eta bizi-kalitatea hobetzeko alternatiba landa-ingurunean ikusten ari diren pertsonak.

Asko dago egiteko, baina Araba Marketek landa-kontsumoa sustatzeko egindako programak izandako harrerak bezalako erantzun positiboek indarra eta itxaropena ematen dute egunez egun landa-inguruneko Arabak iraun dezan eta, horrez gain, Araba osoaren garapen iraunkorraren eragile eta hobeto bizitzeko alternatiba eta helmuga bikaina izan dadin ahalegintzen jarraitzeko.

Mila esker guztioi.
 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut