Gure jostundegia

Gure jostundegia

Urria, 2021

Diskretu eta harrokeriarik gabe janzten da Araba. Itxura soil baina dotore horren atzean, bere lurraldearen neurriko jantziak eta eraginkortasunez harilkatutako kalitate hobereneko oihal bat ikus daitezke, bere jantzitegi partikularrean: bere ehun soziala.

Zalantzan jar daiteke honako esaera hau: "Galtzek egiten dute gizona"; izan ere, askotan, errealitatea atsotitzaren beste erantzun baten ondorio da, "Ez fidatu itxurekin". Arabaren kasuan, biak uztartzen dira. Itxura ez da oso handiustekoa, jendearen izaera, oro har, horrelakoa izan arren. Baina egia da, halaber, lehen begiratuan diskretuak iruditzen zaizkigun jantzi horien atzean jostun-lan bat ikus daitekeela, horietako bakoitzean agertzen dena, laneko arroparen egokitasunetik hasi eta etxeko arroparen erosotasunera arte. Beraz, neurrira diseinatuta daudela sumatzen dugu.

Jostun-lan horrek gure lurraldearen idiosinkrasiaren funtsezko alderdi bat erakusten du: sare sozial eta asoziatiboa, ehun erresistentea eta malgua osatzen duena. Arabako kuadrilla, herri eta kontzejuek osatzen dute lurraldea ehuntzen duten hari bakoitzaren transpirazioa ahalbidetzen duen oihal porotsua, aldi berean biztanleen interesak eta eskariak osatzen dituzten korapiloek sostengatuta. Bilbe berezi horrek, foru-araubideak ematen duen kudeaketa-ahalmenarekin batera, aukera ematen du Araba bere behar eta interes partekatuen araberako jantziak ehuntzen joan dadin.

Lagin gisa, botoi bat. Navaridasi, Arabako Errioxako 200 biztanle inguruko udalerriari, biodibertsitateari buruzko Estatuko bi sari garrantzitsu eman berri dizkiote. Hamar urteko ahalegin bateratu eta etengabea egin dute auzotar boluntarioek eta lurraldeko administrazioek, eta asmo handiko lan-plan bat burutu dute, zeregin-zerrenda handi batekin, eta lan ikaragarri horrek "Habitat" saria eta "Biodibertsitatea eta bultzada ekonomikoaren" saria jaso ditu, aitortza gisa. Emaitza askotarikoa eta berezia da, bizitza bera bezala; batzuk aipatzearren: Navaridaseko urmaelean eta Navaridas mendian desagertzear dauden espezie batzuen biziraupenerako berreskuratutako eta egokitutako bi gune garrantzitsu, mikrohezeguneen sare bat sortzea edo errotutako jarduera ekonomikoak finkatzea, mahastia eta fruta-barietate tradizionalak kasu.

Ez izan zalantzarik, aitortza askok hala erakusten baitute, Araba landatarra ez da harrokeriaz erakusten, baina mirespen orokorra eragiten du garapen jasangarriaren pasabideko desfileetan, eta horrek ahalegina konpromiso partekatua izatea eskatzen du, bai ala bai.

Kuadrillek Araba Market proiektuan egin duten eta egiten duten lan eskerga eskertu nahi dugu hemen. Araba landatarreko negozioak kaltetu zituen osasun-larrialdiak eragindako egoeraren aurrean egindako eskaeretako bat da, hain zuzen ere, proiektu horren sorburua. Oihal asko dago ehuntzeko, eta ez dezagun geure burua engainatu: zuloak eta etena ere badaude Arabako gure jantzitegi berezian, eta konpondu egin behar ditugu.

Arabako landa-eremuko sekretu handienetako bat dugu: lehen mailako ehuna eta, duela bi hilabetetik hona, gure jantziak erakusteko erakusleiho bat; hori bai, diskrezioz eta harrokeriarik gabe, onena, ia beti bezala, barnealdean baitago. Pasa eta ikusi.
 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut