Lautada Puzle Room: ihes-gela bat baino askoz ere gehiago

Lautada Puzle Room: ihes-gela bat baino askoz ere gehiago
2022ko urtarrila

“Zeru berria eta lur berria ikusi nituen ondoren, suntsituak baitziren lehenengo zerua eta lehenengo lurra, eta jadanik itsasorik ere ez zen”. Apokalipsia, 21:1-2. 

Gustuko duzu garuna probatzea? Imajinatu esnatzea eta klima-aldaketak Lurra erabateko suntsipen-egoerara eraman izana, non espeziearen biziraupena zein planetaren etorkizuna enigmak ebazteko duzun gaitasunaren mende dagoen. Horrela hasten da abentura Lautada Puzle Roomen, Euskadiko landa-ingurunean dagoen lehen ihes-gelan.

Zailtasun burokratikoak eta osasun-egoera gorabehera, negozio komun baten aldeko apustua egin beharrean, ekimen berritzaile bat abiaraztea erabaki zuen M. Concepcion Jimenezek Audikanako landa-ingurunean, Arabako Lautadako herri txiki batean. “El Montico” izeneko muino baten hegaletan dago, historiaz eta kondairaz betetako paisaia isilez inguratuta.

"Landa-ingurunean bizitza betea izateko gogotik sortzen da dena”, sortzaileak azaldu digunez. Berak eta bere bikotekideak urteak zeramatzaten Audikanan bizitzen eta Gasteizen edo inguruko industrialdeetan lan egiten. Denbora luzez beren bizitza herrira egokitzen aritu ondoren, eta beren egunerokoa bertan garatzeko modua aurkitzeko asmoz, Lautada Puzle Room sortzea erabaki zuten 2019an: landa-ingurunerako ezin hobea den ihes-gela jasangarria.

 

Landa-ingurunearen biziberritzearekin konprometitutako ekimen berritzailea

Taldean lan egiteko trebetasunak eta bisitarien ariketa mentala sustatzeaz gain, klima-aldaketari buruzko kontzientziazioa eta landa-herrien dinamizazioa ditu helburu proiektu berezi honek. “Bisitariak ingurunea zein atsegina den pentsatzea nahi dugu, bai eta naturarekin bizitzeak dituen balio eta onuretan eta ingurumena zaintzen ez badugu gal dezakegun guztian ere”, azaldu du M. Concepcionek.

Hain aberasgarriak diren eremu horietan proiektu berritzaileak ezartzeko ideiari buruz galdetuta, herriak biziberritzeko beharra azpimarratu du jabeak, ezagutzera eman behar direla, eta hiriak bezain modernoak izan daitezkeen gune biziak direla erakutsi behar dela.

Ihes-gelaren sortzaileek adierazi dutenez, “landa-ingurunean autoenplegua eta emakumeen kolektiboa sustatzea zen helburu nagusia”. Turismo jasangarrira, landa-ingurunearen balioa handitzera eta ondare historiko eta naturalaren sustapenera bideratutako jardueren garapenak funtsezko zeregina dute ihes-gela honen garapenean. Laburbilduz, gure lurraldeko herriekiko kontzientzia positiboa ereiteko ametsetik sortu zen Lautada Puzle Room.

“Erritmoa eta giza harremanak ez dira hirietakoen berdinak, eta bisitariek positiboki baloratzen dute hori”, M. Concepcionek dioenez, Audikana bezalako inguruek bisitarientzat dituzten onurei buruz galdetu diogunean. 2021ean, bere ekimenen katalogoan sartu zuen Eusko Ikaskuntzak, landa-garapenaren adibide gisa. Pandemiak negozioa asko moteldu badu ere, gure herriei bizia ematen laguntzen dien proiektu baten helburuak betetzeko adina indar du bikoteak. 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut