Los tesoros de nuestra identidad

Los tesoros de nuestra identidad
2022ko abendua

300

Araba Marketek 300 negozio ditu izena emanda 2022ko abenduan.

Egun hauek aproposak dira balantzeak egiteko, nahiak formulatzeko eta helburuak edo jomugak planteatzeko. Atzera begiratuko bagenu, Arabako landa-negozioen gure plataforman egindako bidea ikusteko, ez genuke oso atzera egin beharko bizi izandako denboran. 2021eko ekainaren erdialdean etorri zen mundura arabamarket.eus webgunea (gure webgune digitala eta unibertsala). Urtebete lehenago, pandemia bete-betean zegoela, hasi ziren Arabako landa-negozio txikiei ikusgarritasuna eta dinamismoa emango zien plataformaren eredua taxutzen, definitzen, diseinatzen eta garatzen. Arabako Foru Aldundiko Erronka Demografikoko Zuzendaritzak bultzatutako proiektu instituzionala da, eta kuadrillen ezinbesteko laguntza du, erakunde horietan banatzen baitira administratiboki Arabako Lurralde Historikoko eskualdeak.

Webgunea argitaratu zenean, 2021eko ekainean, 143 negozio zituen Araba Marketek Arabako 65 herritan –urte horretako maiatzean hasitako lehen erakartze-kanpainaren ondoren–. Urte eta erdi geroago, 300 negozio ditu izena emanda gure landa-merkatu digitalak, Arabako 100 herritakoak eta Trebiñuko 6 herrigunetakoak. 18 hilabeteko ibilbidean, %210 handitu da izena emandako landa-negozioen kopurua, eta establezimendu horien populazio-kopurua %154 igo da.

Zuzeneko kontsumoa sustatzeko kanpainei dagokienez, 18 hilabeteko ibilbideko datuek erakusten dute kontsumitzaileek eta atxikitako negozioek oso harrera ona izan dutela. 2021ean, uztailaren 1ean jarri zen salgai Arabamarket Bonuen lehen jaulkipena –Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak finantzatuta–, erosketetan %40ko deskontuarekin, eta oso denbora gutxian agortu ziren. Hori dela eta, urte horretako azaroan, bigarren sorta bat atera zen, eta astebete eskasean amaitu ziren. Guztira 25.000 bonu saldu ziren 2021ean. 2022an, Arabamarket bonuek irudia aldatu zuten, eta Txekeak +8 izena hartu zuten. 2022ko maiatzean, bi erakundeek 18.750 deskontu-txekeren salmenta finantzatu zuten, eta aste pare batean agortu ziren. Azaroaren 24an, Foru Erakundeak 25.000 txeke berri jaulki zituen, eta abenduaren 6rako deskontu-txeke guztiak salduta zeuden. 2022ko abenduan, 217 negozio zeuden deskontu-txekeen kanpainari atxikita.

Araba Marketen 18 hilabete hauetan 68.750 bonu jarri dira salgai, eta denbora errekorrean kontsumitu dira. Arabako landa-negozio txikien salmenta-zifra 1.375.000 €-koa da.

Arabaren ezaugarri demografikoa dela-eta, negozio asko 100 edo 200 biztanle baino gutxiago dituzten landa-guneetan daude (hatzekin konta ditzakegu 1.000 biztanle baino gehiago dituztenak), eta bi ondorio atera daitezke azaldutako datuei buruz. Lehenengoak gure historia osatzen duten eta abizen arabar gehienen jatorriaren sorleku diren herri txikien erresilientzia-borondatea marrazten du gaur egungo Araba landatarrean, garai hauetako zorigaitzaren aurrean. Bigarrena da Araba Market proiektuak “behar bezala egiten duela aurrera”, landa-ingurunearen erakusleiho gisa duen lanean.

Baina landa-merkatuari lehiakortasun ekonomikoa emango dion sare jasangarri bat ehuntzeko, beharrezkoa da herri gehiagotara zabaltzea, eta beren jarduera Arabako landa-ingurunean garatzearen alde egiten duten ahalik eta mikroenpresa eta pertsona autonomo gehienak biltzea. Lotura horrek elkarlaneko sinergiak sortzea landa-eremuko pertsonen eta negozioen artean, eta harreman sinbiotikoen aldeko apustua egitea, gure landa-eremuko bizi-kalitatea erraztuko duten onura komunak lortzeko. Izan ere, gure planetako ur-azaleraren metafora gisa, gure lurraldearen azaleraren hiru laurdenak baino gehiago ordezkatzen ditu ingurune geografiko horrek.

Datuak oso erakargarriak badira ere, ehun handia geratzen zaigu oraindik ehuntzeko. Maila kuantitatiboan, landako mikroenpresen ehun ekonomikoan sartzeko kuota handitzen jarraitzea, haien digitalizazioa errazteko. Maila kualitatiboan, bi ildo estrategiko indartzea. Plataforma digitalari prestazio eta tresna berriak ematea, online merkatuan duen presentzia eta lehiakortasuna indartzeko. Herritarrak landa-ingurunearekiko sentsibilizazioan aurrera egitea; ingurune natural hori protagonista eta aldeko bizi-alternatiba izango da ekonomia zirkularraren paradigma berrian eta ekosistema iraunkorragoetarako trantsizioan. Nahi eta xede horiekin egingo diogu aurre urte berriari. 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut