Paraxuta eta aterkia

Paraxuta eta aterkia
2021ko abendua

Arabaren garapen ekonomiko handia biodibertsitatea eta ekosistemak kontserbatzeko eta leheneratzeko ingurumen-kudeaketa egokiarekin uztartzen jakin dute, landa-ingurunearen esentzia zainduz.

Einsteinen aipamen bikain batek dioenez, "Adimena paraxuta bezalakoa da, irekitzen bada bakarrik funtzionatzen du". Pentsamendu sakon horrek honako arrazoibide hau ere elika lezake: ideia distiratsu bat izanez gero, merezi du ideia gauzatzeko arriskua hartzea, ideia horren indarrak porrot egin dezazun saihestuko baitu. Basa-ekintzailetza zainetan.

Epai hori Arabako idiosinkrasiara egokituko bagenu, litekeena da paraxutaren ordez aterkia erabiltzea; izan ere, euriaz badakigu zerbait, eta –buru sortzaileak bezala– irekitzen bada bakarrik funtzionatzen du aterkiak. Arabaren historian, aterki irekiak zuhaitza du ikur. Antzinako garaietatik, arte edo haritz berezien adaburuen babesean hartzen ziren herri eta eskualdeetako komunitateei eragiten zieten erabaki garrantzitsuak.

Gaur egungo ganbera legegile edo agora arranditsuen aurrekari garratz eta bizia izan ziren zuhaitz bikain horiek. Arazo baten konponbiderik onena norberaren eta guztion onuran eragina duena dela sinetsita, buru-aterkiaren irudiak gola sar diezaioke buru-paraxutaren irudiari.

Ezin bestela izan: gaur egun, pentsamendu etiko eta sozial garrantzitsu horrek merkataritza-estrategia batean du erantzuna. Esku artean dugun kasuan, "win-win" (irabazi-irabazi, hitzez hitz) deitzen zaio, eta alde guztiek irabazten dute; esan daiteke, bide batez,  estrategia hori Stephen Coveyren laurogeita hamarreko hamarkadako auto-laguntzako liburu arrakastatsu batetik berreskuratutakoa dela.

2022an 20 urte beteko dira Arabako Parke Teknologikoaren ekimen aitzindari bat abian jarri zenetik: ekoartzaintza. Artikulu honen argazkiko ardi autoktonoen esnearekin egiten ditu Etxabarri-Ibiñako Buruaga Arditegiak Idiazabal gazta bikainak, World Cheese Adwards ospetsuan urrezko eta zilarrezko sari mordoa irabazitakoak.

Artaldea modu naturalean arduratzen da parkeko berdeguneak mantentzeaz. Kontsumo energetikoak, makinen zaratak eta agrotoxikoen ondorioz lurzorua pozoitzea saihesten dira. Ongarritze tradizionala eta ekologikoa errazten da, eta kalitatezko simaurra sortzen da, ekonomia zirkularraren adierazle gisa, lursailak ongarritzeko berrerabiltzen dena. Google eta Yahoo bezalako enpresa multinazional handiek ere imitatu dute ekimen handi hori.

Konponbide-aterki adibide horrek beste irakurketa bat eskaintzen du, non Arabako jendearen borondatea identifika daitekeen: erresilientzia. Talentuaren abangoardia, etorkizunari begira dagoena, eta artzaintza, Neolitikotik datorrena, elkarrekin bizi dira espazio berean. Bi jarduerek onenetik onena ekoizten dute, eta iraganak ere berrikuntzan baduela lekua erakusten dute.


Informatikan esaten den bezala: Ongi badabil, ez ukitu.

 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut