Araba Bonua, berebiziko bultzada

Araba Bonua, berebiziko bultzada
2021eko abendua

Elkarrizketa: 
Maria Pilar Garcia de Salazar, Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka Demografikoko foru diputatua
Axier Urresti, Vital fundazioen zuzendari exekutiboa

Araba landatarraren negozioen erakusleihoa ogia besapean zuela etorri zen mundura: Araba Market Bonuak; Arabako Foru Aldundiak eta Vital Fundazioak eskuz esku oratu eta laberatu duten mokadu erakargarria. Sukalderaino sartuko gara errezeta horri buruz hitz egin diezaguten. 

ARABA MARKET. – Onerako edo txarrerako, salatzeko gaitasuna dute beti zenbakiek. Araba Market abian jarri eta lehen lau hilabeteetan, eta, beraz, ezezaguna izanik, 250 negozio baino gehiago atxiki zitzaizkion plataformari, eta jaulkitako 18.000 bonuetatik 15.000 baino gehiago agortu ziren, urte amaierara arte irautea aurreikusita egon arren. Horren ondorioz, bonuen bigarren edizio bat jarri zen abian azaro-abenduko hilabeteak estaltzeko, eta astebetean saldu ziren bonu guztiak. Ekimen hori 5.000 biztanletik beherako biztanle-guneetan zentratzen dela kontuan hartuta, zer iruditzen zaizkizu zenbaki horiek? 


MARIA PILAR GARCIA DE SALAZAR. – Oso zenbaki onak iruditzen zaizkit. Kanpaina hori abian jartzeko erabakia hartu zenean, baziren antzeko esperientziak beste leku batzuetan, emaitza diskretuekin. Egia esan, hasieran ez genuen espero gaur egungo kopuruetara iristea, baina zenbaki horiek Arabako landa-eremuko jarduera ekonomikoa erakusten dute. Abuztutik, landa negozioetako askok amaituta zuten 188 bonuko kupoa, eta kontagailua zerora itzultzeko eskaera asko izan ditugu.
Hala ere, bonuak ia amaitzen ari ziren; hori dela eta, kopuru ekonomikoa beste 50.000 € igotzea erabaki zen, hau da, 6.250 bonu gehiago jartzea, eta negozioetarako zein erosleentzako bonu-kopuruaren kontagailua berrezartzea. Uste dut inork ezin zuela espero bonu guztiak astebetean agortzea. 25.000 bonu saldu dituzte guztira, eta ekimenak harrera ona izan duela erakusten dute.
 

Maria Pilar Garcia de Salazar, Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka Demografikoko foru diputatua

Maria Pilar Garcia de Salazar, Ekonomiaren Garapen, Berrikuntza eta Erronka Demografikoko foru diputatua

AM. – Vital Fundazioak Araba Market foru-proiektuan egiten duen ekarpena ez da mugatu, zilegi bazait, bonuen kanpainan «dirua askatzera» –Foru Aldundiarekin batera, jaulkitako bonuen balioaren %40 laguntzen dute diruz–; aitzitik, merkatuko esperientziatik eta Arabako landa-ingurunearen beharren ezagutzatik, proiektuari ikuspegi funtzional edo operatibo bat emateko ikuspegian ere eragin dute, horren bideragarritasuna bermatzen duten pizgarrietan oinarrituta. Zein da Fundazioaren inplikazioa proiektu horretan? 

AXIER URRESTI . – 17. GJHk adierazten duen bezala, aliantzak eraikitzen jarraitzen dugu, eta AFArekin eseri ginenetik ikusi genuen gure ekarpena aberasgarria izango zela proiektu horri begira; izan ere, Vital Fundazioak 2020ko maiatzean, konfinamendutik irten berritan, abian jarritako BIZIDENDAK bonuen esperientzia genuen, eta 10.500 bonu saldu genituen, gure lurraldean une zail haietan 340.00 €-ko zuzeneko injekzioa sortuz. Araba Market bonuei begira, mahai gainean jarri genituen BIZIDENDAK esperientziaren alderdi positiboak eta arrakastatsuak, bai eta hobetu beharrekoak ere, produktu hobea laberatu ahal izateko.
 

Axier Urresti, Vital fundazioen zuzendari exekutiboa

Axier Urresti, Vital fundazioen zuzendari exekutiboa

AM. – Oinarrizko galdera: Zer funtsezko alderdi nabarmenduko zenituzke Arabako erronka demografikoari aurre egiteko?

MARIA PILAR. – Lehentasunezko 3 jarduera-eremu nabarmenduko nituzke: etxebizitza, mugikortasuna eta oinarrizko zerbitzu publikoak. Herrietako hiriguneetako etxebizitzak birgaitzeko ekimenak abian jartzea, alokatu ahal izateko, bizilagunak zerbitzuetara hurbilduko dituzten mugikortasun-alderdiak hobetzea, eta zerbitzu publikoen prestazioa murriztea saihestea.

AM. – Konta iezaguzu, mesedez. Zein beste ekimenetan ari da lanean Fundazioa, gure lurraldeko landa-inguruneari begira?

AXIER. – Gure lurraldean presente egon arren, are presenteago egon nahi dugu; izan ere, gure hobekuntza-arloetako bat dela uste dugu, eta horrela daukagu barneratuta. Tokiko erakundeen, landa-eremuko elkarteen eta Araban oso errotuta dagoen Vital programaren lankidetzan eta laguntza izaten jarraitzen dugu, baina beste urrats bat eman nahi izan dugu aurten. AFAk gidatutako Arabako Aliantzatik eta Garapen Jasangarrirako Helburuekin –bereziki, 15. GJHrekin– dugun konpromisotik abiatuta, "Herri bat, biodibertsitatearen aldeko ekintza bat" programa abiarazi dugu. Hasiera batean, Gorbeialdeko kuadrillan kontzentratu dugu ekintza hori, baina datozen urteetan kuadrilletara hedatu nahi dugu. Eta ez gara hor geratu, "Araba Herriz Herri" atera baitugu oraintsu, bizikletaren bidez herri guztiak, mendi guztiak… ezagutzeko modu bat, gure lurralde osoa, azken batean, pertsona guztientzako ibilbide irisgarriekin.

AM. –Arabako biztanleak oso diskretuak direnez, oro har, nola bururatu zaizue Araba Market plataforman pertsonen argazkiak dituzten landa-negozioak aurkeztea?

MARIA PILAR. – Sinetsita nago pertsonek eragiten dituztela gauzak. Hori dela eta, pertsonak balioestea zen eta da kontua. Gure gune guztietan hurbiltasuna, profesionaltasuna eta lan ona erakusten duten pertsonak, askotan herriko bizilagunak direnak. Batez ere, gure landa-negozioak ezezagun handiak direlako lurraldean.

AM. – Azkenik, pilak jartzeko, zer hobekuntza-alderdi gomendatzen dizkiozu Araba Market plataforma-erakusleihoari?

AXIER. – Hobekuntza-alderdi nagusia da plataformaren onuradunek, hau da, landa-negozioek, oihartzun handiagoa izatea. BIZIDENDAK bonuekin izan dugun esperientziaren bidez, ikusi genuen zenbait saltokiren arrakastaren gakoa haien proaktibitatea izan zela. AFAtik eta Vital Fundaziotik bizikleta jarri dugu jendea gure udalerrietara hurbil dadin eta landa-saltokien erabiltzaile izan daitezen. Orain landa-merkataritzak eman behar dizkio pedalak bizikleta horri, aurrera egiten jarraitzeko. Hala ere, AFA eta Vital Fundazioa adi egongo gara, eta plataformaren inguruan iristen zaizkigun iradokizun/ideia guztiak aztertu eta balioetsiko ditugu, egokitzat joz gero inplementatu ahal izateko.

AM. – Mila esker. Kontuan edukiko dugu.


Oharra. 
Artikulu hau prestatzen ari ginen egunetan, Maria Pilarrek bularreko minbizia duela zabaldu zen. Hemendik, gure animo, indar eta laguntza guztia helarazi nahi diogu, bai berari, Araba Market proiektuaren arima denari, bai eta bere gertuko guztiei ere, gertaera hori arrakastaz gaindi dezan.

 


 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut