Araba, zinemako paisaiak

Araba, zinemako paisaiak
2022ko otsaila

Lehen begiratuan, zaila izan daiteke lotura bat aurkitzea Icíar Bollaín, Algis Arlaukas, Álex de la Iglesia, Daniel Calparsoro, Kepa Sojo, Paul Urkijo edo Juanma Bajo Ulloaren zinemaren proposamenen artean… baina egon badago. Zinemagileen zerrenda zabalago baten parte dira, Arabako landa-paisaien eta paisaia naturalen aniztasunak eta berezitasunak erakarrita, paisaiok beren filmetako agertoki bihurtu dituzten zinemagileen zerrendaren parte, hain zuzen.

Paisaia bat bikaintzat jotzen da haren edertasuna eta kalitatea argi eta garbi aipatzekoak direnean; normalean, kontserbazio neurriak behar izaten ditu, direla pasiboak (prebentziozkoak), direla aktiboak (kudeaketarekin eta birgaitzearekin lotutakoak). Arabako Lurralde Historikoan katalogatutako paisaia gehienak mota horretakoak dira. Paisaia bat berezitzat jotzen da bakana eta paregabea denean, eta hein handi batean gizakiaren esku hartzeek modelatutakoa denean; Añanako Gatz Harana, esaterako.

Araban, ingurumen balioa aintzat hartuta, azalera osoaren % 57 Bikain eta Berezi gisa katalogatutako paisaiek osatzen dute. Natura horretan —Euskadiko paisaia-aniztasun handienekoan— eta Arabako herri askotan inspiratu dira zinema zuzendari asko eta asko beren filmetarako. Vitoria Film Office udal bulegoaren hitzetan, Araba «edozein istorio garatzeko agertoki perfektua» da.

1999an Ibarretxe anaiek Zuiako zelaiak Waterloo bihurtu zituzten Sabotage! filmerako. Daniel Calparsororen taldeak 2018an Hiri zuriaren isiltasuna (El silencio de la ciudad blanca) filmatu zuen, Gasteizen nagusiki, baina baita Arabako Teknologia Parkean, Arabako espetxearen kanpoaldean (Langraiz Okan) eta Markinez, Páganos eta Eltziego herrietan ere, besteak beste. Kepa Sojo zinema zuzendari, gidoilari eta zinemaren historialari laudioarrak Arabako lurrak erakutsi ditu bere lanetan: Maeztu, Aiarako Bailara, Laudio eta Artziniega dira, besteak beste, El síndrome de Svensson etaLa pequeña Suizafilmetan, edo Hileta film laburrean erabilitako kokalekuak.

2014an gure zuzendari Juanma Bajo Ulloak Rey Gitano filmatu zuen, Gasteizen, Gatz Haranean eta Arabako Errioxan. Babyn bere sorterria aukeratu zuen beste behin ere, elkarrizketarik gabeko istorio bat kontatzeko eta alderdi bisualaren aldeko apustu handia egiteko. Honako leku hauek aukeratu zituen film horretarako: Murgia, Legutio, Langara Ganboa, Garaioko parkea eta Nerbioi ibaiaren jauzia.

Paul Urkijok eta bere taldeak Aramaion eta Korresen filmatu zituzten Errementari filmaren kanpoalde batzuk. Efektu bereziak egiteko kromak Arabako Teknologia Parkean egin ziren, Miñaon. Irati izeneko bere hurrengo filma (askok gogo handiz espero dutena) J. L. Landa eta J. Muñozen Irati, El ciclo de Irati eleberri grafikoan inspiratuta dago, eta VIII. mendeko aro historiko ilunean girotuta dago. Film horretarako, Ilarduia eta Egino artean dagoen Lezea haitzuloa aukeratu dute, eta baita Opakua ere.

Koldo Serraren bigarren film luzea den Gernika egiteko, beste kokaleku batzuekin batera, Aiarako eskualdeko Artziniega udalerri arabarra aukeratu zuten. Eskualde hori agertoki izan zen ere Luis VilenEscisión filmean. David Gamboa OrtuzarrenLas noches que mirábamos al cielo filma —«Rotterdam Online Film Awards» sarietan film onenaren saria jaso zuena eta Hollywood Independent Filmmaker Awards 2020 Jaialdian hautatua izan zena— Artziniegan filmatu zen oso-osorik, eta baita 2010eko Patria ere, Algis Arlaukas Euskadin bizi den errusiar zuzendariarena.

2006an, Gasteizko beste zinemagile batek, Joseba Vázquezek, Guardiako Villa Lucía eta Villa de Laguardia Hotela, eta Murgia aukeratu zituen bere lehen film luzerako: Trío de ases. El secreto de la AtlántidaJavier Rebollo zuzendari bilbotarrak ere Arabako hiriburua, Guardia eta Lautadako paisaiak aukeratu zituen 2005ean Locos por el sexo filmatzeko.

Paisaia aniztasuna oso erakargarria da lurralde hau aukeratzeko orduan. Hala izan zen, esate baterako, Icíar Bollaínentzat, sari ugari jaso duen Maixabel filmaren kasuan, zeinak Langraiz Okako kartzela zaharrean eta Legutioko urtegian filmatutako sekuentziak baititu. Eltziegoko Marqués de Riscal upeltegia, bestalde, aurtengo udazkenean estreinatuko den eta Álex de la Iglesiak zuzendu duen El cuarto pasajero filmaren agertokietako bat da. 

Argi geratu zaigu, covida bizi izan dugun urte hauen ondoren, landa eremuan bizitzeak abantaila ugari duela: kutsadura gutxiago, etxebizitza merkeagoak, indarkeria eta herritarren segurtasunik eza apalagoak, bizitza jasangarriagoa, harreman handiagoa naturarekin eta haren bizi-zikloekin… Telelana hedatzen ari da eta, horren ondorioz, askok non bizitzen jarri aukera dezakete. Arabako landa-ingurunearen berezitasuna hainbat eremutatik aitortzen ari dira eta, horregatik, animatu egiten zaituztegu lur honen aurrean leihoa zabaltzera, eta lan egiteko leku ezin hobe gisa begiratzera, zuei harrera egiteko azpiegitura guztiak prest baititu, eta bertako paisaia eta biztanleak zain baitituzue, lurralde zoragarri honetara ongietorria egiteko.

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut