Ekin lanari
2022ko otsailaAstlehena. Goizeko 9ak. Berantevilla.
Maria, Berantevillako bere etxe abegikorrean bakarrik bizi den 79 urteko emakumea, eguneroko errutinari ekiteko jaiki da goizero bezala: tostadak prestatzen ditu, gurina eta marmelada jartzen dizkie, kafea edaten du eta Kale Nagusiko multzo arkitektoniko ederrean barrena paseatzera irteteko prestatzen da.
Baina, etxetik irtetera doala, ur putzu txiki bat ikusi du zisternaren azpian. Larritu egin da konpontzeko moduan pentsatzen hasi denean, baina laster etorri zaio gogora Txus Abecia. Gizon trebea da eta, familiaren aspaldiko laguna izateaz gain, 16 urtetik gora daramatza herrian igeltsero lanetan eta kalteak konpontzen Reformas Aberri izeneko bere negozioarekin.
Etxeko gorabeherak erabat ustekabekoak dira. Harraskako hodia ura poliki drainatzen ari denean edo komunekoek ihesak dituztenean, garrantzitsua da aditu bat gertu izatea. Hori dela eta, ezin dugu ahaztu profesional horiek gure ongizatea bermatzen dutela eta funtsezkoak direla etxeak baldintza seguruetan mantentzeko.
Landa ingurunean zerbitzu horiek ez egoteak, sarritan, behartu egiten ditu bertako biztanleak autoz hainbat kilometro egitera. Horri dagokionez, Txus bezalako langileek bizitza erraztu egite diete bertakoei. Eraberritzaileak adierazi du bere jaioterri inguruan lan egitea “exijentzia-plus” bat dela, landa eremuko herrietan dagoen gertutasuna dela eta, eskaintzen duen zerbitzuak % 100 eraginkorra behar baitu.
Txus ez da bere ingurunean lan egiteko apustua egiten duen bakarra. Langraiz Okan Eva aurkitu dugu, Hidro Arabakoa. Era guztietako obra hidraulikoak diseinatu, instalatu eta mantentzeko soluzioak eskaintzen ditu. Bestalde, Asier, Ecoetxe Natureren bitartez, Kuartangoko etxeak modu ekologikoan klimatizatzeaz arduratzen da.
Henry HG Carpintería y Ebanisteríakoa, Uribarri Gaubean dago, eta zurezko egiturak eta haren deribatuz egindakoak moztu, osatu eta muntatzen ditu; Iuneko Ignaciok, berriz, mantentze lanetan eta instalazio elektrikoetan espezializatutako zerbitzuak eskaintzen ditu Ribabellosan. Pinturaren sektorean, Zambranako Roberto Solanok bizitza osoa darama barruko eta kanpoko gainazalak prestatzen, babesten eta apaintzen.
Eta zer esan lorezaintzaz: funtsezko sektorea da hau ere. Fontechan Jesús Mari Montejo dago, duela 15 urte Aroje SC enpresa martxan jarri zuena, eta Añanako Kuadrillarako eta Burgosko ondoko udalerrietarako diseinu eta paisajismo gaietan lan egiten duena. Bere lantaldea lorategiak hazteaz eta mantentzeaz arduratzen da, eta baita basoko tratamenduak eta altuerako inausketak egiteaz ere.
Profesional horien guztien lanak egunerokotasuna errazten die Maria bezalakoei eta, horrez gain, funtsezkoa da gure lurraldea suspertzeko. Horregatik, Araba Marketetik zuen lana omendu nahi dugu: eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen aletxoa jartzeagatik eta gure herrietako bizitza itzal ez dadin laguntzeagatik.
Ekin lanari! Ez utzi argi emateari.