Gure nortasunaren altxorrak (2)

Gure nortasunaren altxorrak (2)
2022ko apirila

Zaporearen jakintza, Araban edarien arloan egindako berrikuntza

Arabaren nortasunaren ezaugarrien artean dago edariak egiteko orduan duen izaera berritzailea eta aitzindaria. Araba bide urratzailea izan zen kalitatezko Errioxa ardoa sortu zuenean. Gaur egungo esperientzia arrakastatsu batzuk gure lurretan ekoizten den txakolinarekin eta sagardoarekin daude lotuta.

1850eko hamarkada amaieran, ameslari talde batek esperimentu berritzaile bat jarri zuen martxan Arabako Errioxan. Esperimentu haren bidez, Errioxako kalitatezko ardoa asmatu zuten eta gaur egun enologia gisa ezagutzen duguna barneratu zuten ardoa egiteko prozesuan.

Ludger Mees Euskal Herriko Unibertsitateko Historia Garaikideko katedradunak istorio zirraragarri horren berri ematen digu El Medoc Alavés. La revolución del vino de Rioja bere liburu zinez gomendagarrian. Liburuaren lehen argitaraldia Arabako Foru Aldundiak egin zuen 1995ean; bigarrena, berriz, berrikusitakoa, La Fabricak egin zuen 2018an. Ekimenaren jatorria Guardiako Ermandadeko prokuradoreek egindako proposamen bat da, sektoreko arazoei irtenbidea emateko asmoz egin zutena, hain zuzen.

Garai hartan, Arabako uzta biltzaileek ziurgabetasun handia izan ohi zuten, artisau ardoa ekoizten zelako: ardo hura asko alda zitekeen garraiatzean eta zailtasun handiak izaten zituen udako beroa jasateko. Ekimenak Arabako Foru Aldundiaren babesa jaso zuen, zeinak Ereduzko Etxalde bat jarri baitzuen martxan hiribildu hartan, esperimentatzeko upategi/laborategi gisa; halaber, garai hartako mahastizain, teknikari espezializatu eta itzal handiko aristokrata eta ilustratu talde baten arteko lankidetzaren bultzada ere jaso zuen ekimenak.

Garaiko ardorik onenak Frantziako Médoc eskualdean egiten zituzten, Bordele inguruan. Proiektuaren oinarrietako bat eskualde hartako mahastizaintzako eta ardogintzako metodologia ikastea izan zen, ekoizpen faseei buruzko azken aurkikuntza zientifikoak aplikatzearekin eta ezagutza hori guztia bertako esperientziarekin uztartzearekin batera. Izan ere, Arabako mahastietako kultibadoreen belaunaldiek mendeetan zehar metatu zuten haien jakintza, urtez urte aurrekoak baino hobeak izango ziren ardoak egiteko.

Ludger Meesek, zehatz mehatz dokumentatutako argitalpenean, kontatzen du zer-nolako egitekoa izan zuten Riscaleko markesak ziren Guillermo eta Camilo Hurtado de Amézagak, Bordele inguruan kontaktu garrantzitsuak zituztenek; foru erakundeak kontratatutako Jean Pineau enologo frantsesak (orduan maiordomo esaten zieten enologoei), Bordeleko ardoen fabrikazioaren sekretuen berri eman zuenak; Francisco Paterninak, teknika horiek Arabako uzta biltzaileentzat itzuli zituenak; Eugenio Garagarzak, Ereduzko Etxaldea zuzendu zuenak, edo Pedro Egaña Ahaldun Nagusiak berak, gorteko komunikabide politikoetan eragin handia izan zuenak eta pertsonalki inplikatu zenak, Arabako ardo berria sustatzeko.

Apustu berritzaile hark kalitatearen alde egiten zuen kantitatearen alde egin ordez, eta aurrekaririk gabeko arrakasta izan zuen: ardo eredu bat lortu zuen, 1864ko Baionako eta 1865eko Bordeleko Nazioarteko Erakusketetan urrezko, zilarrezko eta brontzezko dominak irabazi zituena, Frantziako ardoen artean ere gailenduz. Hainbat arrazoi zirela medio, proiektua eten egin zen 1968ko Iraultzatik aurrera, baina Errioxako ardo garaikidearen oinarriak ezarri ziren eta iraultza handia gertatu zen herrialde osoko mahastizaintzaren eta ardogintzaren arloan. Arrakasta hura geratzeko iritsi zen, gure ardoek gaur egun nazioartean duten ospeak erakusten duen bezala. Legatu hura eskualde osora iritsi zen, eta Arabako Errioxa osatzen duten 250 upeltegi baino gehiagoren ezagutza metatuaren parte da.

Berrikuntzaren estandartea Araban ekoitzitako beste edari batzuetara ere hedatzen da. Okondoko Astobiza txakolindegia, Arabako Txakolina jatorri deiturari atxikita dagoena, mundu mailan aitzindaria izan zen txakolinean oinarritutako ginebra egin zuenean. Ginebra harekin 2020ko World Gin Awards sarietan Espainiako Ginebra Onenaren saria irabazi zuen. Txakolindegi hartakoa da, halaber, Hondarribi Zuri mahats ardo zuriz egindako munduko lehen bermuta. Mahats mota hori txakolina egiteko erabiltzen da, eta bermutak Munduko Bermut Onenaren saria jaso zuen erdigozoen kategorian, 2021eko World Vermouth Awards sarietan.

Sagardoak eta sagardotik eratorritako beste produktu batzuk, Kuartango Sagardotegiak egiten dituenak, nazioarteko hainbat sari jasotzen ari dira azken urteotan haien izaera berritzailea dela eta. Animatu egiten zaituztegu Araba Marketen bidez Arabako edari bikainak ezagutzera, uztartu egiten baitituzte hainbat mendeetako esperientzia, berez kalitate bikainekoak diren lehengaiak eta hobetzeko grina. Horixe da lurralde honetan dugun zaporearen jakintza.

Topa!
 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut