Haizea Gorbeiako Artzainaren kontakizunak

Haizea Gorbeiako Artzainaren kontakizunak
2021eko iraila   

Nire zuhaitz adiskide onenaren ondoan


Kaixo; nire izena Haizea da. Nire abizena —Gorbeiako Artzaina— dela eta, gaizki-ulertuak gertatzen dira, ez bainaiz artzain-txakurra, nahiz eta Gorbeialdean jaio; Arabako ingurune honi izena ematen dion mendi handi-handi bat dago hemen, Gorbeia. Mendi kuttun-kuttuna da, Euskadiko parke natural handiena dago bertan, bai eta hamaika kondaira ere. Hizkuntzekin ederto moldatzen naiz. Zankua eta ladrillanoa (txakurren euskara eta gaztelania) arazorik gabe hitz egiten ditut eta, diotenez, zaunka egiten baino lehenago hasi omen nintzen balaka, kume nintzelarik ardiekin jolasean ematen bainuen eguna. Usaimenarekin aditzen diren hizkuntzak ere ezagutzen ditut, hau da, haizearena, basoetakoa… eta txorien eta ibaien hizkuntza ulertzeko ere gai naiz. Hara! Nire curriculuma aurkezten ari naizela ematen du. Egia esan, urduri samar nabil gaur, Araba Market-en gidari-txakur lanak egiten hasi behar dut eta.

Hasteko, nire gertuko inguruneari buruz hitz egin nahiko nizueke; izan ere, Irene eta Aitor nire giza gurasoak dira, eta haien senitartekoak bisitan izan berri ditugunean oso gustura egon gara. Bagenekien uda hau nolakoa izango zen, landetxeak gainezka egongo zirela, eta Kataluniako nire giza senitartekoek gu bizi garen inguruko landetxeetan hartu behar izan dute ostatu. (Nire giza gurasoek esan didate ez dudala nire herriaren izena aipatu behar, pribatutasuna gordetze aldera, baina nik esango nuke Simpson familia imitatzen ari direla, suspensea sorrarazteko). Izeba Merçé eta bere seme Albert Gopegiko Quopiki landetxean egon dira, oso-oso gustura. Bete-betean asmatu dute. –Tamalez, Bonoaraba…market-ak agortuta zituzten– esango luke izebak. Albert estresak jota eta bizkarrean tentsio handia pilatuta etorri zen, eta fisioterapia saio bat hartu zuen Zainduz Fisioterapian; pozarren geratu zen: –Berria bezala, ezta? Tamalez Araba Market bonuak agortuta zituzten–. Nolako zura, halako ezpala. –Itxura ezin hobea duzue, gazteago zaudete– izeba Merçé piropoak botatzen beti. –Badakizu… Arabak eskaintzen duen bizimodu osasungarria–, erantzun zion aitak, baina koketeria apur bategatik edo, ez zuen esan bezperan Ziar ile-apaindegiko Itziar estilistari bisita egin zionik.

Berriz elkar ikusteak eragindako emozioa gainditu, eta errepidea oinez —eta nik lau hankatan— zeharkatu genuen ondoko herria erakusteko: Ondategi; oso herri ezaguna da Araban, Zaldiaren Azoka dela eta. Aho bete hortz geratu ziren haritz ikusgarri eta erraldoia ikusi zutenean, elizaren ondoko belaze lasai batean; ehunka urte ditu, eta 20 metroko luzera. Adaburuak 30 metro ditu diametroan, eta enborraren perimetroa 5 metrora ere iristen da. Euskadiko Zuhaitz Apartekoetako bat da. Zenbat arratsalde ez ote ditut eman naturaren monumentu jakintsu honen ondoan, haren esanei erne; nire zuhaitz adiskide onena dela esan dezaket, bizitza osotik ezagutzen baitugu elkar. Beti egiten diet kasu haren gomendioei. Denborak eta nire irudimenak hegan egiten dute haren adar beteen kontakizunekin. Haritz senideetako asko Madrilgo El Escorial eraikitzeko erabili zituzten, edo Itsas Armada Garaiezineko itsasontziak egiteko. Izan ere, nire adiskide zuhaitza Amerikaren Aurkikuntza esaten duten hori baino lehenago sortua baita, ziurrenik. Baina ez gaitezen tristatu; Ondategiko bisitak amaiera bikaina izan zuen: Naturokela dendan ehuneko ehun ekologikoak diren txuletak erosi genituen, etxean otordu ederra prestatzeko. Muuuuuundialak!! –halaxe dio Sergiok, ekoizleak.

Maurgan armarridun jauretxe mordo bat dago.

Bi egun geroago, familia osoa joan ginen Maurgara Aina lehengusuarekin eta haren bikotekide Clararekin elkartzeko. Haizatu landa apartamentuetako batean zeuden.–Argi dago Amparo munduan barrena ibilia dela: ostatu bat oso berezi bihurtzen duten xehetasun guztiak ezagutzen ditu– esan zuen lehengusuak, eta bera ere ibilia da bidaiak egiten harat eta honat. Maurgan, ikuspegi zoragarriak eta ingurune xarmagarria aurkitzeaz gain, behin eta berriz geratu ginen harri eta zur. Lehenik, Guikuri Moda dendarekin; diseinuzko boutique bat herri bukoliko honetan; gero, dendako jabeak ezagutu genituen, Nuria eta Maixa, eta autobus-denda bat prestatu zutela azaldu ziguten, probagela eta guzti, modako arropa sorta eder bat Arabako herri txikietara eraman ahal izateko; eta, bukatzeko, Maiteren proiektua: Maite ekintzaile gazte bat da, eta Lamia Biocosmética marka sortu du, osagai ekologiko zertifikatuekin egindako kosmetikako produktuak. –Duela gutxi irakurri nuenez, Estatuko probintzien artean, Araba da ekintzaile izateko egokienetako bat; baina gauza bat da datuak irakurtzea, eta beste gauza bat da horrelako ekimenak aurkitzea paradisu natural honetan, Gasteiztik 15 kilometrora eta 100 biztanle baino gutxiago dituen herritxo batean… – argudiatu zuen Clarak; Clarak ekintzailetzarekin lotura duen lanpostua du Gironan. Esan beharrik ez dago Araba Market bonuek eskaintzen duten % 40ko deskontutzarra baliatu zutela, eta erosketa bikainak egin zituztela negozio horietan.

Ia ahaztu zait Manel eta Montse osaba-izebak aipatzea; hainbat egun geroago iritsi ziren. Osabak elbarritasuna du, eta Akosta herriko Izpiliku landetxean hartu zuten ostatu, egokituta baitago. Bi aste zoragarri izan dira; Kataluniako senitartekoek altxor txiki ugari ezagutu dituzte Arabako landa-ingurunean (beste egun batean emango dut horren berri), tartean —nola ez— nire zuhaitz gogokoena, ehunka urteko haritz erraldoi eta jakintsua.

Ondo ibili eta laster arte.
 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut