“Izarrak dastatzea” eta Murgako Dorre mitikoan gozatzea

“Izarrak dastatzea” eta Murgako Dorre mitikoan gozatzea
Maiatza, 2023

  

Xanpain ospetsuaren sorreraren jatorria Dom Pérignon monje itsuaren kondairarekin lotuta dago; izan ere, bere erlijioso komunitateak egiten zituen ardoak hobetzen saiatzen ari zela, entsegu bat egin zuen mahatsaren hartzidura bikoitzarekin: lehena barrikan eta bigarrena botilan. Ardoaren bigarren hartzidura hartan sortutako burbuilen eraginez, kristala lehertu egin zen. Pierre Pérignonek ardoa dastatu zuen eta, poz handiz, zera oihukatu zien kongregazioko anaiei: Zatozte, anaiok… izarrak edaten ari naiz!
Gaur Murgako dorrera etorri gara. Aiarako haranean dagoen toki berezi bat da eta —eskaintzen dituen beste esperientzia atseginen artean— bertan lantzen dute, modu miresgarri batean, beren ardo txinpartatsuen bidez izarrak gure dastamenera hurbiltzeko artea. 

2020ko 13 Estrellas de Salazar Brut Nature Erreserba Handiak, Murgako Dorreko mahastietan egindakoak, Urrezko Domina lortu du 2023ko Jatorri Deitura Txikien Estatuko Lehiaketan.

Ardo bisdun bikain horrek, kondaira gogora ekartzen duen izena duenak, 2021ean sari bera lortu zuen. Merezimendu horiek aitortu egiten dute upeltegiak bere burua gainditzeko duen nahia eta jardun ona, ziurrenik, Estatuko Jatorrizko Deitura Txiki honek berezko duena: Arabako Txakolina/Txakoli de Álava-z ari gara, 100 hektarea inguruko hazkuntza-azalera duenaz. 

Murgako Dorrean —hazkuntzarako dauden 4 hektareetan— Hondarrabi zuri barietateko mahatsak hazten dira, eta horiekin Txikubin Txakolina, 13 Estrellas de Salazar Brut Nature Erreserba Handia eta 13 Estrellas de Salazar Brut Nature Gorria egiten dira, Araba iparraldeko lurretako mahastizaintzako legatu handia aberasten duten artisautzako hiru bitxi. Baina, bertako ardoez gain, Murgako Dorreak espazioak alokatzen ditu ekitaldiak egiteko, bisitaldi gidatuak eskaitzen ditu —dastaketekin, noski— eta eskualde pribilegiatu honetako bertako produktuak ditu salgai.
 

Murgako dorrea, historiaren murmurioak mahastien artean

XIV. mendean eraiki zuten Erdi Aroko dorre ikusgarrira heldu gara, Izoria ibaia saihesten duen harrizko zubi bukolikoa zeharkatuz. Defentsarako dorrearen albo banatan, XV. eta XVI. mendeetako jauregiak daude, monumentu-multzo handi bat sortuz. Paz Verástegui Murgarekin geratu gara, mahastietako jabe eta titularraren alabarekin.

ARABA MARKET. Mila esker harrera egiteagatik. Aurkeztu iezaguzu, mesedez, aurrean dugun Arabako historiaren eta bertako leinuen postal bizidun ikusgarri hau. 

PAZ VERÁSTEGUI. Lehenengo Murgatarra Aiarako VII. Jaunaren bigarren semea zen. Txikubin zuen ezizena —gure txakolinari jarri diogun izena—, kronikagilearen arabera, “tamainaz txikia, baina jenioz handia baitzen”. Hark egin zuen lehen dorrea, 1272an, baina orain ikusten duguna XIV. mendekoa da. Ia bere horretan kontserbatu izanaren berezitasuna du, bandokideen gerraz geroztik ez baitu beste gerrarik jasan eta ez baitzuten inoiz suntsitu. Barruan, horren lekuko diren xehetasun batzuk ikus daitezke. XVIII. mendetik aurrera, Murgatarrak Bizkaian gelditu ziren, baina dorrearen jabetza mantendu zuten, errentan emanez. Horregatik jaio zen bertan Urkixoko lehen markesa. Aipatu beharra dago bost Murgatar, dorrearen jabe izandakoak, Bizkaiko Ahaldun Nagusi izan zirela, besteak beste, “Bizkaitar Mairua”.

ARABA MARKET. Bisitariak etortzen direnean, zer izaten da haientzat deigarriena? Zer nolako lehenengo erreakzio izan ohi dute monumentu-multzo hau ikusten dutenean?

PAZ VERÁSTEGUI. Egiten ditugun bisita gidatuak mahastian hasten direnez, miresten duten lehen gauza ingurunearen edertasuna da: mahastien, hariztien eta belardien nahasketa, hondoan dorrea dagoela. Beste mahastizaintza-eremu batzuk bisitatu dituztenek diote Frantziako Médoc gogorarazten diela, Bordeletik gertu dagoen eskualdea.

ARABA MARKET. Zuen uztak aintzatespen eta sari garrantzitsuak jaso ditu: zein da sekretua?

PAZ VERÁSTEGUI. Garrantzitsuena kalitate handiko mahatsa lortzea da eta, horretarako, hainbat faktore hartu behar dira kontuan: mahastien orientazioa, zeinak intsolazio eta aireztatze aproposak ahalbidetzen baititu, eta izurriak eta gaixotasunak saihesten laguntzen baitu; kalitatea kantitatearen gainetik jartzen duen inausketa zorrotza; tratamenduen zorroztasuna, ahal dela prebentziozko tratamenduak eginez, eta mahats bilketa eskuz eta kontu handiz egitea, graduak adierazten digunean mahatsa unerik onenean dagoela.

ARABA MARKET. Landa-ingurunearen alde egiten duzuen apustuak ere baditu bere erronkak. Zer esango zenieke landa-ingurunean bizitza-proiektu bat abian jarri nahi dutenei?

PAZ VERÁSTEGUI. Landa-inguruneko lana oso gogorra dela, eta batzuetan frustragarria izan daitekeela, gogorra izan ohi den meteorologia baten mende baitago; dena den, amore ez emateko esango nieke, oso atsegingarria delako naturarekin harremanetan egotea, eta baita baliatu beharreko gaitasun eta jardueren aniztasuna ere, ohiko lanen monotoniarekin gertatzen denarekin ez bezala; horrek aise konpentsatzen ditu desabantaila guztiak.

Pazek azaldu digunaren arabera, oso lan nekeza izan da monumentu-multzoa zaharberritzea. 90eko hamarkadan ekin zieten lanei, ondare historikoa eta naturala leialtasunez kontserbatzeko asmoz, jakinda mahastien hazkuntza aspaldiko jarduera izan dela bertan —familiaren antzinako dokumentuen lekukotasunaren arabera–. Bisita zoragarri hau modurik onenean amaitu dugu, mahasti hauetan egindako Txikubin Txakolin bikainaren dastaketa batekin, Idiazabal gaztaz lagunduta. Benetan merezi du historiaz betetako leku eder hau ezagutzea eta Murgako Dorreak hain modu zainduan hazten dituen produktuez gozatzea. Ezin duzue huts egin.
 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut