Los tesoros de nuestra identidad (4)

Los tesoros de nuestra identidad (4)
2022ko ekaina

Arabako patata txit bikaina

Gure patata Arabako elikagai ospetsuenetako bat da. Bikaina, berrikuntzaren, kalitatearen eta jatorriaren arabera. Zalantzarik gabe, landa-eremuko Arabako produktuen ezaugarri ezagunenetako bat.

Oso gutxi dira egunero, sukaldean, patata bezain osagai gastronomiko moldakor eta erabiliak. Hain da ezaguna eta nonahikoa, ezen La Trincak –umorezko hirukote katalan ospetsua– ere abesti bat eskaini baitzion 70eko hamarkadaren amaieran. Abesti dibertigarri horren leloaren (… i és evident que l´home ve de la patata…) hari narratiboari jarraituz gero, esan genezake gizateria patatatik jaitsiz gero, gure penintsulako homo sapiensaren jatorria Arabako Mendialdearen eta Lautadaren artean kokatu beharko litzatekeela. Izan ere, Iturrietan, Entzia mendilerrotik mila metro ingurura dagoen herrixka batean, hasi zen 30eko hamarkadan benetako iraultza zientifikoa, Estatuan gaur egun ezagutzen dugun hazitarako patata bikaina sorraraziko zuena.

Arabako patataren laborantzak mugimendu ilustratuan du jatorria: Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak sartu eta bultzatu zuen patataren ekoizpena Araban, XVIII. mendearen bigarren erdian, kontsumorako elikagai gisa dituen ezaugarriak balioetsiz, baita helburu medikoak ere, bereziki eskorbutoa prebenitzeko eta sendatzeko eta erreduretarako kataplasma gisa. Nahiz eta tuberkulu hori XVI. mendean iritsi Europara konkistatutako lurralde amerikarretatik, landare apaingarritzat eta abereak jateko produktu egokitzat hartzen zen. XIX. mendearen hasieran, Frantziako tropek Independentzia Gerran gure lurraldea okupatu zutenean, patatak izugarri kontsumitu zituztenez, arindu egin ziren errezelo herrikoi horiek, eta Arabako nekazaritzara hedatu ziren. Nekazaritzak oso baldintza egokiak zituen patatak ekoizteko, eta mende horren erdialdean Arabako lurretan gehien landu zen produktua izatera iritsi zen, gariaren ondoren.

Hobekuntza genetikoaren eta laborantza-tekniken berrikuntza Arabako patataren laborantzaren historiarekin batera doa. 1851n Arabako Nekazaritza Etxea jarri zuten abian Arkautin –geroago Granja Eredua izango dena–, lurraldeko labore nagusien sistema berritzaileak aztertu, prestatu eta bultzatzeko. 1933an Patataren Hobekuntzarako Estazioa sortu zen Iturrietan, Entzia mendilerroan, genetika hobetzeko eta barietateak hautatzeko ikerketa zientifikora bideratua, Estatuan mota horretako lehen zentroa izango zena. Azkar etorri ziren emaitzak, eta esperimentazioari, barietateen hautaketari eta hobekuntza genetikoari esker, tuberkulu horren ekoizpena biderkatu egin zen ondorengo urteetan, ingurunera ezin hobeto egokitutako barietate autoktonoekin eta kalitate bikaineko hazitarako patata lortuz.

Hainbat hamarkadatan, Araba izan da, penintsulan, kalitatezko patataren ekoizpenean, eta bereziki nabarmendu da hazitarako patataren horniduraren merkatu-kuotan. Merkatuen liberazioa eta ekoizpenaren errentagarritasunean eragin handia izan zuten beste neurri komunitario batzuk izan ziren 80ko hamarkadaren erdian EBn sartzearen ondorioak. 90k hamarkadatik aurrera, gutxitzen hasi ziren patataren laborantzarako azalera-hektareak. Araban, 18.000 hektareatik mila eta bostehun hektarean baino gutxiagora igaro gara. Baina gure pataten kalitateak hobetzen jarraitu besterik ez du egin.

Kalitatearen aldeko apustu handia

1993an, kalitate handiko produktuak bereizten dituen Eusko Label zigilua eman zion Eusko Jaurlaritzak Arabako Patata jatorri-deiturari. Neiker ikerketa-institutuak hartu zuen elikagai horren laborantza etengabe hobetzeko berrikuntza-proiektuen gidaritza. Adibide gisa, Estatuan aitzindari den 4.0 ekimena; patataren laborantza masiborako ekimena da, sistema aeroponiko batean oinarritutakoa, hau da, lurzorurik erabili gabeko berotegiko laborean, agente patogenoen edozein gaixotasun saihesteko, kostu asko murriztuz eta produktu jasangarri eta ekologiko bat sortuz, zeinarekin metro koadroko 400 eta 800 patata artean lor daitezkeen, laborantza-sistema tradizionala erabiliz landatu daitezkeen 100 landareen aldean. Halaber, bi ekintzaile gaztek Arabako patatarekin egindako artisau garagardo bat merkaturatu zuten duela gutxi. Izan ere, gure patataren kalitateak haren moldakortasuna errazten du, dela snack marka ezagunen txip gisa, dela chef handien errezeten osagai protagonista gisa.

Arabako patata berrasmatu egiten da, gainditu egiten da, eta La Trincak kantatzen zuen bezala, …in fecula feculorumamen. Hori da. 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut