Txikia kanpotik, handia barrutik

Txikia kanpotik, handia barrutik
2023ko ekaina


Bizi garen sistema globalizatuak lehiakortasuna du oinarri, eta zerbaiten garrantzia edo adierazgarritasuna balioesteko orduan, kalitatea eta kantitatea nahasten dituen neurria nagusitu ohi da: zenbat daukan, hainbat balio…, bonbazia handian bizitzea…, hun edo tzar, orga handi… Big Dataren aro honetan, tamainaren goraipamenak ederki islatzen du munduan nagusi den ikuspegia, zeina kuantitatiboa den horretan oinarritzen baita. Promoziorako espazioetan lehiatzen gara gure burua bereizteko —Guinness Errekorren lasterketa zoro batean bezala—, azkarrenak, altuenak eta indartsuenak (citius, altius, fortius) izateko, merkatuaren legeek ezarritako Olinpiada batean.

Euskadiko hiru lurraldeak dira Estatuko probintzien zerrendan hedadura txikiena dutenak. Araba, 50 probintzietatik, 48. postuan dago. Biztanleriari dagokionez ere, taularen behealdean dago, 37. postuan, hain zuzen. Arabaren azalera Espainiako lurraldearen % 0,6 da, eta biztanle kopurua Estatu osoaren % 0,7 da. Nagusi den neurria erabiliko bagenu, Arabak «txikia» dela onartu beharko lukeela esan genezake. Baina, nahikoa da datu batzuk aipatzea, errealitatearen azaleko ikuspegi hori, funtsik gabekoa, baliogabetzeko. 

Gakoa gihar olinpikoa erakustea bada, aletu dezagun kontu hau guztia. Zera esa genezake: lurralde txiki honetan fabrikatzen dela Espainian ekoizten den gama handieneko ibilgailua; hemen fabrikatzen dela munduko gurpil handiena, edo hainbat kontinentetan erabiltzen diren teknologia handiko trenak; edo munduan bi segundoero aireratzen edo lurreratzen dela Arabako enpresa baten produktuekin fabrikatutako hegazkin bat. Horrez gain, esan genezake Arabako biztanleria lehenengo postuetan dagoela erosteko ahalmenari dagokionez, edo Araba dela Espainiako probintzien artean lehena, esportazioen per capita balioari eta enpresa-ekintzailetzari dagokienez. Eta gure dimentsio geografiko txikitik harago joanez: lurralde honek duela Euskadiko klima, paisaia, flora eta fauna dibertsitate handiena. Izkin dagoela Europako harizti handiena.

Eta Arabako iparraldean dagoela penintsulako ur-jauzirik handiena. Urizaharran dagoela munduko anbar-meatoki garrantzitsuenetako bat, bertako tanta solidotuetan harrapatuta dauden espezieen biodibertsitatearen aberastasunagatik, zeinak 100 milioi urtez modu paregabean mantendu baitira… eta horrela jarrai genezake luze eta zabal. Baina beste edozein lurralde txikik ere eman lezake bere citius, altius, fortius olinpiko berezia.

Victor Hugok esaten zuenez, ez dago txikia den herrialderik. Herrien handitasuna ez da biztanle kopuruarekin neurtzen. Eta, gure iritziz, horrela balioetsi beharko litzateke benetan garrantzizkoa den hori. Ez dugu zalantzarik: kide izatearen sentimendua, lurrarekiko eta kide garen komunitatearekiko maitasuna beste parametro batzuetatik landu behar dira, nagusitasun-grinetik eta “nik gehiago” horretatik urrunduz. Konparazioetatik aldenduz eta arreta lankidetzan jarriz. Ekosistema batean, maila bakoitza, banako bakoitza, ezinbestekoa da. 

Gure herri txikiek bizirik irautea eta gure landa-negozio txikien iraunkortasuna funtsezko mailak dira, baldin eta Arabako ingurune naturalaren eta hiri-ingurunearen artean oreka egotea nahi badugu. Txikia den hori gabe, ezingo litzateke handia dena existitu. Hortik dator, hain zuzen, garapen jasangarriaren leloa: pentsatu globalean, ekin lokalean.

Araba: txikia kanpotik, handia barrutik.
 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut