Gabonetako oparien ideiak

Gabonetako oparien ideiak

2021ko abendua

Ate joka ditugu Gabonak, opariak erosteko eta jasotzeko garairik garrantzitsuena. Oso gauza polita da, baina askorentzat buruhauste handia da bikotekidearentzat, senide edo lagun batentzat opari egokia aukeratzea. Gainera, denetik dugu gaur egun, bai etxean, bai eta geure buruarentzat ere. Horregatik, nekagarria izaten da askotan oparitzea, eta Araba Marketek arindu egin nahi du zama hori, Gabonetan oparitzeko ideia-zerrenda bat eskainiz.

Opari ezazu kultura. Kultura eta aisia jarduerak
Gure etxeetan mota guztietako tresna teknologikoak ditugu, baita lurrinak, arropa edo oinetakoak ere. Horregatik, gero eta ohikoagoa da maite ditugunei kultura- eta aisialdi-jarduerak oparitzea. Horrela, betiko izango dute gogoan esperientzia.

Landetxe eta nekazaritza-turismoko establezimenduetako egonaldiak, museoetara bisitak, landa-inguruneko ihesgelak, paint balla, abentura-parkeak, elikadura-tailerrak, golfa edo kultura-sorkuntzarako aire zabaleko lekuak. Aurki itzazu Araba Marketen Araban gozatzeko esperientziak.

Arabako gastronomia eta ohiko produktuak
Gastronomiarekin gozatzen dutenentzat, Araba Marketen aurkituko dituzun Gabonetan oparitzeko aukera batzuk. Adibidez:
✓    Otordu eder bat Arabako jatetxe batean
✓    Gure gaztandegietako bateko Idiazabal gazta zaporetsua
✓    0 km-ko lekaleak, Arabako babarrun arrozina besteak beste
✓    Añanako Gatz Haraneko gatz apur bat
✓    Herriko ogi eta gozogintzako produktu onak
✓    Inguruko erle-ezti ona
✓    Eusko Labeleko produktu ekologiko gustagarriak
✓    Arabako Errioxako ardo eta olio bikainak
✓    Eta askoz ere gehiago

Arabako landetxeak
Eta landa-ibilaldiez eta bizimodu lasaiaz neska-mutilen gisa gozatzen dutenentzat, ez dago egun batzuetan Arabako landetxe edo nekazaritza-etxe batean erlaxatzea baino opari hoberik. Landetxeak, nekazaritza-etxeak, errotak edo etxetzar jasangarri, ekologiko eta irisgarriak, maskotekin joateko egokituak. Familian edo lagunekin Eguberri edo Urtezahar desberdin bat izan dezazun, giroa aldatuta.

Artisau-produktuak
Eskuz eta modu tradizionalean egindako artisau-produktuak oparitzeko asmoa baduzu, Araba Marketen aurkituko dituzu zure oparietarako hainbat ideia, adibidez:
✓    Lanpara bihurtutako kuiak eta beste apaingarri batzuk
✓    Txorien artisau-etxetxoak
✓    Eguzkilorea oinarri duten artisau-produktuak
✓    Moda eta artisau-eran egindako osagarriak
✓    Zure argazki edo idatzi kuttunak artisau modura eta gustu onez koadernatuta

Ardozaleentzako opariak
Inguruan ardoa maite duten pertsonak badituzu, aukera ugari dituzu Araban ardoa, txakolina edo sagardoa oparitzeko. Sar zaitez Araba Marketen, eta aukeratu upategietara bisitak, dastaketak, ardoak eta askoz ere gauza gehiago, hainbat herritan Arabako Errioxako ardoaz goza dezaten, hala nola Guardian, Bastidan, Eltziegon, Villabuenan, Pagosen, Oionen, Lapuebla de Labarcan eta Samaniegon; Arabako txakolinaz Murgan eta Artomañan, eta Arabako sagardoaz Zuhatzun eta Ibarran. Dena zure maiteek etxetik hain gertu dugun enoturismoaz goza dezaten.

Modako opariak
Batzuek argi dute, eta, hala ere, moda eta osagarriak oparitzea gustatzen zaie. Neurriaren inguruko arazoak direla, aukeratutako jantziak gustatuko zaizkien ala ez... Horrelako opariekin ausartzen diren horietakoa bazara, hona hemen askotariko aukerak, gustu guztietarako:
✓    Errespetuzko moda, kotoi ekologikoarekin edo beste material batzuekin egina, kalitatea eta ingurumena errespetatzen duen fabrikazioa lehenesten dituena 
✓    Adin, estilo eta marka anitzeko arropa eta osagarrien dendak
✓    Emakume, gizon eta haurrentzako mertzeriak

Ongizate opariak
Landa-ingurunea ezin hobea da zure osasuna eta ongizatea hobetuko duten zaintzak oparitzeko. Horregatik, ideia perfektu batzuk aipatuko dizkizugu jarraian, Araba Marketen zerbitzu desberdinei esker sentsazio-zurrunbilo batean murgiltzeko: 
✓    Masaje-saioak: terapeutikoak, hawaiarrak edo erlaxagarriak
✓    Naturoterapia-zerbitzuak
✓    Terapia fisioterapeutikoak: fibrosi perkutaneoa, pilates fisioterapeutikoa, gimnasia abdominal hipopresiboa, drainatze linfatikoa, kinesiotapinga, eskuzkoa edo ziztada bidezkoa edo lehorra.
✓    Edertasun-tratamenduak eta ile-apainketako eta estetikako aholkularitza
✓    Biokosmetika ekologikoa

Etxerako opariak
Denbora badaramazu obra batean pentsatzen, aprobetxatu Eguberriak zure etxeari hobekuntza bat oparitzeko. Zure etxea eraberritzeak norberaren erosotasuna eta ongizatea areagotu ditzake, baina horretarako ezinbestekoa da profesional egokiak izatea. Gure erakusleihoan honako zerbitzu hauek aurkituko dituzu: zurgintza, argiketariak, iturgintza, igeltserotza, klimatizazioa, zurezko artisautza eta askoz gehiago.

Aukera horietako asko Gabonetan oparitzeko ideiatzat hartuko dituzu, ziur. Agian, familia osoari opariak egiteko konponbidea izan daiteke. Begiratu bat eman, eta gogoratu Araba Marketen dauden negozioen ezaugarri nagusiak tokikoak izatea, landa-ingurunean egotea eta arreta pertsonalizatua ematea direla.

Gabonetan, oparitu bizi-kalitatea. 
Eguberri on!

 

Comparte
Pribatutasun politika

Información básica sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico

FINALIDAD: La finalidad para la que se tratan los datos personales es contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de inscripción en la jornada, para gestionar dicha inscripción.

LEGITIMACIÓN: Consentimiento del interesado.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros, salvo obligación legal.

DERECHOS: Dº de acceso, rectificación, supresión y oposición y otros derechos, como se explica en la información adicional.

INFORMACIÓN ADICIONALl: Para obtener más información, puede acceder en el reverso o documento anexo a este fichero.

Información adicional sobre protección de datos

RESPONSABLE: DIPUTACIÓN FORAL DE ÁLAVA – Desarrollo Económico, NIF P-0100000-I, dirección Plaza de la Provincia, 01001 Vitoria-Gasteiz. Email de contacto: info@arabamarket.eus

FINALIDAD: El tratamiento de los datos personales se realiza con la finalidad de contestar a sus solicitudes de información. En caso de suscripción a la newsletter, los datos proporcionados se utilizarán para el envío ocasional de boletines. Y en caso de rellenar el formularo de inscripción en la jornada anual que organizamos, los datos se usarán únicamente para gestionar dicha inscripción. Cualquier otra finalidad distinta de las previstas se comunicará previamente a los titulares de los datos personales para su correspondiente autorización.

LEGITIMACIÓN: La base jurídica en la que se basa el tratamiento es el consentimiento del interesado. Sus datos se conservarán mientras se mantenga la relación comercial o durante el tiempo necesario para cumplir con las obligaciones legales.

DESTINATARIOS: No se cederán datos a terceros ajenos, salvo obligación legal. No existen transferencias internacionales de datos.

DERECHOS: Cualquier cliente tiene derecho a obtener información sobre el tratamiento de sus datos personales; para ejercer el DERECHO DE ACCESO o consulta a sus datos personales, el DERECHO DE RECTIFICACIÓN para modificar datos erróneos o datos incompletos, DERECHO DE SUPRESIÓN o cancelación de sus datos personales cuando ya no sean necesarios para los fines que motivaron el tratamiento, DERECHO DE LIMITACIÓN DEL TRATAMIENTO, DERECHO DE OPOSICIÓN al tratamiento, DERECHO A LA PORTABILIDAD de sus datos personales, puede dirigirse a ARABA 4.0, en el email info@arabamarket.eus.

Ez
Onartzen dut